Idomeni: EZ GURE IZENEAN!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Irura 2016ko martxoaren 23a

Amasa-Billabonako lagunek martxan jarritako sentsibilizazio kanpainari jarraipena eman nahi izan diogu Iruratarrek. Heriotzaren biribilgunetik irtenbide duin bat orain!

Irurako EH Bilduk errefuxiatu kanpamentu bat irudikatu du herriko biribilguneetako batean, errefuxiatuek Europako mugetan bizitzen ari diren egoerak salatzeko.

 

Helburua herritarren sensibilizazioa eta kontzienziazioa da, Europar Batasunak (EB) Europan sartzeko jartzen ari zaizkien arazoak direla eta. Era berean, EH Bilduk EB eta Turkiaren arteko akordioa salatu nahi du ekintza honekin, pertsonak ezin dutela ilegalak izan gogoratu araziz.

 

Errefuxiatuei ongi-etorria eman nahi diegu beraz, eta gure izenean eskubide urraketarik ez dugula onartuko aldarrikatzen dugu. Errefuxiatuen dramaren aurrean, justizia sozial gehiago izango duen mundu baten alde borrokan jarraitzera dei egiten diegu herritarrei.

 

 

 

Heriotzaren biribilgunetik irtenbide duin bat orain!

Posted by Bildu Irura on Asteazkena, 2016.eko Martxoak 23

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!