Idomeni: EZ GURE IZENEAN!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Irura 2016ko mar. 23a, 21:17

Amasa-Billabonako lagunek martxan jarritako sentsibilizazio kanpainari jarraipena eman nahi izan diogu Iruratarrek.

Irurako EH Bilduk errefuxiatu kanpamentu bat irudikatu du herriko biribilguneetako batean, errefuxiatuek Europako mugetan bizitzen ari diren egoerak salatzeko.

  

Helburua herritarren sensibilizazioa eta kontzienziazioa da, Europar Batasunak (EB) Europan sartzeko jartzen ari zaizkien arazoak direla eta. Era berean, EH Bilduk EB eta Turkiaren arteko akordioa salatu nahi du ekintza honekin, pertsonak ezin dutela ilegalak izan gogoratu araziz.

Errefuxiatuei ongi-etorria eman nahi diegu beraz, eta gure izenean eskubide urraketarik ez dugula onartuko aldarrikatzen dugu. Errefuxiatuen dramaren aurrean, justizia sozial gehiago izango duen mundu baten alde borrokan jarraitzera dei egiten diegu herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!