Larunbatean, maiatzaren 23an, Inko Oruesagastik Almerigym izeneko nazio arteko torneoan hartu zuen parte, eta bertan oso lan ona egin zuen 6. postua lortuta. Sokako ariketan podiumetik gertu egon zen, 4. postua lortu baitzuen, uztaiko ariketan 5.a eta mazoekin, nahiz eta ariketa oso ona egin, 7.a. Dena den, esperientzia oso polita izan zen.
Bestalde, Belabietako senior taldeak, June Martinezek eta June Makibarrek Euskadiko Amateur Txapelketan parte hartu zuten Durangoko Landako kirol gunean. Bertan, senior taldeak brontzezko domina lortu zuen. Senior b mailan, June Makibarrek, berriz, 7. postua lortu zuen. Jubenil B mailan, June Martinezek brontzezko domina lortu zuen zintako ariketan eta orokorrean 10. postua.
Hurrengo txapelketak maiatzaren 30ean izango dira. Alde batetik, Belabietako federatuek Logroño torneoan parte hartuko dute, eta, bestetik, kadeteen Euskadiko Txapelketa egingo da Durangon.