Inko Oruesagasti hirugarren Euskadiko Txapelketako sailkapen orokorrean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko maiatzaren 19a

Belabieta Kirol Klubeko gimnastek hainbat txapelketatan parte hartu dute aurreko bi asteburutan.

Maiatzaren 7an, Santanderren egindako Espainiako Kopan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak parte hartu zuen eta 23. postua eskuratu zuen.
 
Bestalde, maiatzaren 9an, Bergarako Labegaraieta kiroldegian Gipuzkoako Alebinen Txapelketa egin zen. Bertan Belabietako Samaniego taldeak 11. postua lortu zuen eta Irurako alebin taldeak 12.a. Ane Arrutik, berriz, 6. postua lortu zuen sokarekin.
 
Horrez gain, asteburu honetan, larunbatean, maiatzaren 16an, Leioako Sakoneta kiroldegian Euskadiko Txapelketa egin da, eta bertan Belabietako Inko Oruesagastik parte hartu du. Sokako ariketan lehenengo nota lortu du, Lander Beramendirekin berdinduta. Uztaiarekin eta mazoekin brontzezko domina lortu du, eta guztira Euskadiko hirugarrena izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!