Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko maiatzaren 5a

Belabieta Kirol Klubeko federatuek Antsoain Klubak antolatutako torneoan parte hartu zuten pasa den larunbatean, maiatzak 2, eta, igandean, maiatzak 3, berriz, Gipuzkoako Txapelketan.

Antsoainen oinarrizko jubenil taldeak 8. postua lortu zuen eta Inko Oruesagastik urrezko domina lortu zuen sokarekin eta brontzezkoa uztaiarekin egindako ariketan. Igandean Eibarko Ipurua kiroldegian Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapelduna izan zen, urrezko domina lortuz hiru aparatuekin (soka, uztaia eta mazoekin). Oinarrizko jubenil taldeak oso lan ona egin zuen eta 4. postua lortu zuen.
 
Hurrengo topaketa maiatzaren 7an izango da Santanderren, eta bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Larunbatean, maiatzaren 9an, berriz, Belabietako Samaniego eta Irura alebin taldeek Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute. Bestalde, Ane Arruti sokarekin lehiatuko da Bergaran egingo den Gipuzkoako Txapelketan.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko aurre inskripzioa (2026/2027) zabaldu dugula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!