Belabietako senior taldeak zilarrezko domina etxeko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko apirilaren 30a

Larunbatean, apirilaren 25ean, Belabieta Kirol klubak eta Gipuzkoako Gimnastika Federazioak Gipuzkoako Amateur Txapelketa antolatu zuten Ibarrako kiroldegian.

Bertan, senior taldeak zilarrezko domina lortu zuen, Leire Bengoetxeak senior master B kategorian brontzezko domina sokako ariketan eta Maialen Azpirozek urrezkoa. Master B kategorian, aldiz, Leire eta Maialen Gipuzkoako txapeldunak izan ziren.
 
Senior b mailan, June Makibar podiumera igo zen pilotako ariketan, 2. postua lortuz eta 1.a uztaiarekin egindako ariketan; bi ariketak kontuan hartuz June Gipuzkoako txapelduna izan zen.
 
Jubenil B mailan ere June Martinez izan zen Gipuzkoako txapelduna, bai pilotako ariketan bai zintakoan. Lortutako emaitzengatik, gimnasta eta talde guzti hauek A mailara igoko dira hurrengo denboraldian eta Belabieta Kirol Klubak zoriondu  egin nahi ditu egindako lanarengatik.
 
Bestalde, Belabietako kadete B taldeak 11. postua lortu zuen eta kadete Samaniegok 8.a.
 
Igandean, berriz, Iruneko Artaleku kiroldegian benjaminen 2. topaketa egin zen, eta arratsaldean Irunesa klubak bere torneoa egin zuen. Bertan Belabietako senior B taldea berriro podiumera igo zen, brontzezko domina lortuz, eta Kadete B taldeak 13. postuan bukatu zuen lehiaketa. Azkenik, Irunesa Klubari eskerrak eman nahi dizkiogu oinarrizko jubenil taldeari eta Inko Oruesagastiri bere torneoan erakustaldia egiteko aukera emateagatik.
 
Hurrengo txapelketak maiatzak 2 eta 3n izango dira. Larunbatean, Antsoaingo klubak antolatzen duen torneoan parte hartuko dugu, eta igandean Eibarko Ipurua kiroldegian Gipuzkoako Federatuen Txapelketa egingo da. Oinarrizko jubenil taldeak eta Inko Oruesagastik  hartuko dute parte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!