Belabietako gimnasten emaitza nabarmenak

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko apirilaren 7a

Macarena Milla torneoan eta Euskal Ligaren II. fasean parte hartu berri dute.

Belabieta Kirol Klubeko federatuek Macarena Milla torneoan parte hartu zuten martxoaren 21ean. Bertan, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 4. postua lortu zuen eta Inko Oruesagastik zilarrezko domina lortu zuen uztaiarekin egindako ariketan.
 
Martxoaren 28an, berriz, Euskal Ligaren II. fasea egin zen Amurrioko kiroldegian, eta Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 5. postua lortu zuen eta Inko Oruesagastik zilarrezko domina mazoekin.
 
Hurrengo topaketa apirilaren 18an izango da, Gasteizeko Abetxuko kiroldegian, eta bertan Lirain Klubaren torneoa egingo da.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko izen-ematea zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!