Hasieran bikaina eman diote denboraldiari Belabietako federatuek

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko martxoaren 20a

Sartagudan eta Tolosan aritu dira gimnastak.

Larunbatean, Sartagudako frontoian, Calahorra klubak bere 1. torneoa egin zuen. Bertan Belabietako oinarrizko taldeak urrezko domina lortu zuen, eta Inko Oruesagastik zilarrezkoa uztaiarekin egindako ariketan eta txapelduna izan zen sokako ariketan.

Igandean, berriz, Tolosako Uzturpe frontoian egindako Euskadiko ligan, oinarrizko jubenil taldeak 4. postua lortu zuen, podiumetik oso gertu geldituz eta ariketa bikaina eginez. Oruesagastik 3. postua lortu zuen uztaiarekin txapelketa honetan, lan polit bat erakutsiz. Bestaldetik, Belabieta Kirol Klubeko amateur mailako gimnastek 2. fasean parte hartu zuten Uzturpe frontoian eta bertan, Belabietako senior taldeak 2. postua lortu zuen, Kadete C taldeak 7.a eta Kadete b taldeak 11.a. Gipuzkoako txapelketara sailkatuz. Zorionak!  Bakarkako lanean, aldiz, June Martinez Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko 3. postuan sailkatu da, senior B mailan, June Makibar 2.a, Maialen Azpiroz 3.a eta Maitane Ugartemendia 17.a. Zorionak gimnasta guztiei egindako lanagatik.

Hurrengo topaketa martxoak 21an izango da, Gernikako Jai Alai frontoian Macarena Milla torneoan eta bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Inko Oruesagastik parte hartuko dute. 

Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko izen-ematea zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 telefonoan edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan..

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!