Alebin taldeek eta infantil C mailan dauden gimnastek bigarren fasean Azpeitiko kiroldegian parte hartu zuten martxoaren 7 eta 8an. Bertan, larunbatean, Belabietako alebin Samaniego taldeak 9. postua lortu zuen eta alebin Irurak 11.a. Bi talde horiek Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira, eta Belabieta kirol klubak gimnasta hauek zoriondu nahi ditu. Ane Arrutik ere lan oso ona egin zuen sokarekin 5. postua lortuz; Alba Claudinorekin (Oskarbi taldekoa) osatzen du taldea, eta Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira. Zorionak bikote!
Igandean, berriz, Belabietako infantil taldeak 15. postua lortu zuen.
Hurrengo topaketak martxoak 14 eta 15ean izango dira. Larunbatean, Tolosako Uzturpe frontoian amateur mailako fasea ospatuko da eta bertan Belabietako senior, Kadete B eta Kadete C mailako taldeak lehiatuko dira, baita June Martinez, June Makibar, Maialen Azpiroz eta Maitane Ugartemendia ere.
Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Inko Oruesagastik, berriz, larunbatean Calahorran egingo den torneoan parte hartuko dute. Horrez gain, igande goizean, Tolosako Uzturpe frontoian Euskadiko ligaren I fasea egingo da eta bertan Belabietako federatuek parte hartuko dute.
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko inskripzioa zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.