Larunbatean, otsailak 28, Gasteizeko Abetxuko kiroldegian, eskola mailako Itzal Torneoan parte hartu genuen. Bertan, Belabietako infantil taldeak 2. postua lortu zuen, Maialen Azpirozek mazoekin egindako ariketan zilarrezko domina lortu zuen, eta June Martinezek (jubenil B) eta June Makibarrek (senior B) 4. postua lortu zuten.
Bestalde, oinarrizko jubenil taldeak Gipuzkoako epaileekin kontrol bat pasa zuen, Azkoitiko kiroldegian. Azkenik, igandean, Benjamin Topaketa egin zen Hernaniko kiroldegian. Bertan, Belabietako Samaniego eta Anoeta taldeek eta bakarkako lanean Ilargi Irizarrek eta Ninbe eta Kima Tormok hartu zuten parte.
Hurrengo topaketak martxoaren 7an eta 8an izango dira. Larunbatean, Elburgon egingo den Bagare torneoa, eta bertan lehiatuko dira June Martinez, Noa Lopetegi, Maitane Ugartemendia eta Aroa Alvarez. Eta arratsaldean Azpeitiko kiroldegian Belabietako alebinen 2. fasea egingo da. Igandean, berriz, infantil mailakoena.
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko inskripzioa zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.