Asteburu bikaina Belabieta Kirol Klubeko eskola mailako gimnastentzat

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko otsailaren 19a

Alebin taldeek eta infantil C mailan dauden gimnastek lehen fasean Donostiako Karmelo Balda frontoian parte hartu zuten otsailaren 7 eta 8an. 

Bertan, Belabietako alebin Samaniego taldeak 7. postua lortu zuen eta alebin Irura taldeak 8.a. Bestalde, Belabietako infantil taldeak 18. postua lortu zuen. 
 
Hurrengo topaketa martxoak 1ean Hernaniko kiroldegian izango da. Bertan, Samaniego eta Anoeta taldeek parte hartuko dute, eta bakarka, Ilargi Irizar eta Ninbe eta Kima Tormo arituko dira.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnastika erritmikoko inskripzioa zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 telefonoan edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!