Belabietako gimnastak Gipuzkoako Federazioaren lehen fasean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2026ko otsailaren 9a

Belabieta Kirol Klubeko amateur gimnastek Gipuzkoako Federazioari antolatutako lehen fasean parte hartu dute.

Bergarako Labegaraietan egin zen urtarrilaren 31n, eta bertan honako emaitzak lortu zituzten: Belabietako senior B taldeak 1. postua lortu zuen, Kadete C taldeak 7.a eta Kadete Bkoek 9.a. Jubenil B mailan, June Martinezek 3.a ozan zen pilotarekin eta senior B mailan June Makibar 2.a uztaiarekin. Kadete B mailan Henar Garmendiak 17. postua lortu zuen uztaiarekin eta Leire Bengoetxeak senior master B mailan 6. postua sokarekin.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko inskripzioa zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!