Belabietako gimnastek Tolosako eta San Andres topaketetan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko azaroaren 12a

Jubenil eta senior taldeek parte hartu dute bi torneoetan.

Belabieta Kirol Klubeko gimnastek Tolosa eta San Andres torneoetan parte hartu dute asteburu honetan. Azaroaren 8an, Tolosan egindako torneoan, Belabietako oinarrizko jubenilek 13. postua lortu zuten eta senior taldekoek 16.a. Bestalde, igandean, Ipurua klubak antolatutako San Andres torneoan jubenil taldeak 10. postua lortu zuen eta senior taldeak 5.a.
 
Hurrengo topaketa Utebon (Zaragoza, Espainia) izango da, denboraldiko azken torneoa Espainiako Txapelketa baino lehen.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!