Zilarrezko eta brontzezko domina bana Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko urriaren 23a

Belabieta Kirol Klubeko gimnastek Azpeitian jokatutako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten joan den igandean, urriaren 19an.

Bertan Belabietako oinarrizko jubenilak Euskadiko txapeldunordeak izan ziren eta senior taldeak brontzezko domina lortu zuen.
 
Hurrengo topaketa Boecillo torneoa izango da. Urriaren 25 eta 26an Olmedoko (Valladolid, Espainia) kiroldegian jokatuko da eta bertan Belabietako oinarrizko jubenil eta senior taldeek parte hartuko dute.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnasia erritmikoko inskripzioa zabalik daukagula. Gurekin harremanetan jar zaitezke 621022105 zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!