Belabieta Kirol Klubeko gimnastak Gernikan eta Iruñan lehiatu dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko urriaren 16a

Gernikan, Xixili torneoan parte hartu zuten, eta Senior taldeak 6. postua lortu zuen, eta oinarrizko jubenil taldeak, berriz, 12.a.

Igandean, urriaren 12an, Anaitasuna pabiloian, Nafarroako Federazioak antolatutako torneoan, aldiz, Belabieta oinarrizko jubenilak 4. postua lortu zuen eta Senior taldeak, 8.a.
 
Hurrengo topaketa Euskadiko Txapelketa izango da. Urriaren 19an Azpeitiko kiroldegian egingo da eta bertan ere Belabietako oinarrizko jubenilek eta senior taldeak parte hartuko dute.
 
Azkenik, gogoratu nahi dizuegu ballet eta gimnastika erritmikoko izen-ematea zabalik dagoela. Belabieta Kirol Klubarekin harremanetan jartzeko, deitu 621022105 telefonora edo idatzi belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!