Seniorrak bigarren eta jubenilak hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko urriaren 2a

Belabieta kirol klubak denboraldiko lehenengo txapelketan parte hartu du.

Federatuen Gipuzkoako Txapelketa irailaren 27an egin zen Azkoitiko Zubiberri kiroldegian, eta bertan senior absolutu taldeak 2. postua lortu zuen eta oinarrizko jubenilak 3.a.
 
Bestalde, Gipuzkoako Gimnastika Federazioak Inko Oruesagastiri omenaldi bat egin zion Espainiako Txapelketan lortutako emaitzengatik: brontzezko domina oinarrizko jubenil mailan.
 
Hurrengo txapelketan, Arabako federazioak antolatutako torneoa izango da. Urriaren 4an, larunbata, Gasteizko San Andres kiroldegian egingo da eta bertan Belabietako oinarrizko jubenilek parte hartuko dute.
 
Azkenik, Belabieta Kirol Klubak gogora ekarri nahi du balleterako eta gimnastika erritmikorako izen-ematea zabalik dutela. Beraiekin harremanetan jar daiteke 621022105 telefono zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!