Inko Oruesagastik hamargarren egin du Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko ekainaren 22a

Aste honetan zehar, Inko Oruesagastik gizonezko Espainiako txapelketan parte hartu du, Guadalajaran. Bere lehen aldia izan da absolutu mailan eta 10. postua lortu du 30 parte hartzaileren artean. 

Sokarekin 9. postua lortu zuen eta finalaren atarian gelditu zen 0,20ra, uztaiarekin 12. postua lortu zuen eta mazoetan, berriz, 7.a, ostegunean ospatu zen finalerako txartela lortuz. Akats txikiak eduki arren 7. postua lortu zuen. «Belabieta kirol klubetik Inko zoriondu nahi dugu, egin duen lanagatik eta lortutako emaitzengatik», azaldu dute klubetik.

Hurrengo topaketa ekainak 29an Santanderren ospatuko den Espainiako Kopa izango da, eta bertan Belabietako senior absolutu taldeak parte hartuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!