Bestalde, federatuen Euskadiko Txapelketa ekainaren 1ean egin zuten Gasteizko San Andres kiroldegian, eta bertan senior absolutu taldeak 2. postua lortu zuen eta Cristina Serranok 8. postua pilotarekin.
Aurreko larunbatean, ekainak 7, Ekilore torneoan norbanakoek eta Jubenil Orixe taldeak parte hartu zuten. Hemen Naroa Bengoetxea Senior Masterretan 5. postua lortu zuen mazoekin; Jubeniletan Mireia Larreta eta June Martinezek 5. postua lortu zuten pilota eta zintarekin; Kadeteetan, aldiz, Maitane Ugartemendiak 5. postua eskuratu zuen mazoekin, eta azkenik, Jubenil Orixe taldeak 2. postua lortu zuen.
Jarraitzeko, egun berean federatuen Open Vitoria estatu mailako torneoa egin zen Gasteizen, Beti Alai frontoian. Hemen Inko Oruesagasti Senior absolutuak lehenengo postua lortu zuen soka eta mazoetan, uztaiarekin berriz 3. postua eskuratu zuen. Bertan Kristina Serranok eta absolutu taldeak ere hartu zuten parte, 9. eta 5. postuak lortuz.
Asteburu berean, ekainak 8, Oskarbi jaialdian izan ginen Inko Oruesagasti, absolutu taldea eta oinarrizko jubenilekin.
Denboraldiari amaiera emateko, ostiral honetan, ekainak 13, Belabietako kurtso amaierako jaialdia ospatuko dugu Ibarrako kiroldegian. Horrez gain, igandean, ekainak 15, Olazarmendi klubeko jaialdian izango gara eta ekainak 18-19an bakarkako mutilen Espainiako Txapelketan, Guadalajaran.