Senior B taldea hirugarren Gipuzkoako Amateur Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa

Belabieta Kirol Klubak Gipuzkoako amateur txapelketan eta Almerigym nazioarteko torneoan parte hartu zuen.

Maiatzaren 17an, Eibarreko Ipurua kiroldegian Amateur gimnasten Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen, eta bertan Senior B taldeak brontzezko domina lortu zuen, jubenil Orixek 4. postua lortu zuten, jubenil Herrikidek 8.a, kadete Anoetak 4.a eta kadete Orixek 9.a.
Bestalde, Leire eta Naroa Bengoetxeak brontzezko domina lortu zuten senior master B mailan, Leirek 2. postua eskuratuz pilotarekin eta Naroak 3.a. Jubenil B mailan, June Makibar eta Maialen Azpiroz podiumera igo ziren, pilotako ariketan brontzezko domina lortuz. Sailkapen orokorrean, Maialen Azpirozek 4. postua lortu zuen, June Makibarrek 5.a, Uxue Estivarizek 6.a, June Martinezek 7.a eta Mireia Larreta eta June Vitoriak osatzen duten taldeak 10.a.
 
Maiatzaren 18an, berriz, Inko Oruesagasti Almerian egon zen, Almerigym izeneko nazioarteko torneoan. Bertan Inko podiumetik 0,10era gelditu zen sailkapen orokorrean 4. postua lortuz, uztaiarekin brontzezko domina lortu zuen, sokako ariketan 5.a bukatu zuen eta mazoekin 6.a.
 
Bestalde, maiatzaren 24an, Iruneko kiroldegian Eskolarteko Gimnasten Euskadiko Txapelketa ospatu zen, eta bertan Intza Maritxalarek, sokarekin, eta Irati Urangak, esku hutsetan, 9. postua lortu zuten.
Igandean, aldiz, maiatzak 25, Euskadiko Amateur Txapelketa ospatu zen Durangoko kiroldegian. Jubenil B mailan, Orixe taldeak 11. postua lortu zuen eta Herrikide taldeak 16. postua, Seniorrak berriz 4. postua eskuratu zuten. Bakarkako lanean gure jubenilek ondorengo postuak lortu zituzten sailkapen orokorrean: Uxue Estibariz 8. postua, Maialen Azpiroz 9.a, June Makibar 22.a eta June Martinez 27. a.
 
Hurrengo topaketak hauek izango dira: larunbatean, maiatzak 31, Euskadiko Amateur Txapelketan Kadete Orixe eta Anoeta taldeak, eta Leire Bengoetxea eta Naroa Bengoetxea Senior kategoriakoak, eta ekainak 1ean Getxoko torneoan Kadete eta Jubenil taldeak, Uxue Ugartemendia eta Maitane Ugarmendia Kadeteak. Ondoren, Gasteizen, Euskadiko Taldekako Txapelketa eta Espainiako sailkapena izango dugu.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!