Belabieta kirol klubak  asteburu bikaina izan du

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko maiatzaren 14a

Larunbatean, Belabietakoen alebinek Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten.

Bertan Irati Urangak eta Intza Maritxalarrek 8. postua lortu zuten, Julene Hernandez eta Lorea Mugertzak 9.a, eta Ilargi Martin eta Alazne Garciak 10.a. Uzturpe taldeak (Irati eta Intzak), aldiz, Euskadiko jokoetarako sailkapena lortu du. Zorionak neskak!
 
Bestalde, Belabietako Inko Oruesagastik Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen brontzezko domina lortuz sailkapen orokorrean; soka eta uztaiko ariketetan 3. postua lortu zuen eta zilarrezko domina mazoekin.  Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu du emaitza horiekin, eta ekainean Guadalajaran egingo den Espainiako Txapelketan parte hartuko du.
 
Hurrengo topaketei dagokionez, maiatzaren 17an, Eibarko Ipurua kiroldegian, Gipuzkoako Amateur Txapelketa egingo da eta Belabietako senior B taldeak, jubenil Orixek, jubenil Herrikidek, kadete Orixek eta kadete Anoetak parte hartuko dute taldeko lanean. Norbanakoan, Naroa eta Leire Bengoetxea senior master B mailan lehiatuko dira eta jubenil B mailan Uxue Estivarizek, Maialen Azpirozek, June Makibarrek, June Martinezek, Mireia Larretak eta June Vitoriak parte hartuko dute. Azkenik, Inko Oruesagastik Almerigym nazioarteko txapelketan parte hartuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!