Bestalde, Belabietako gimnasta federatuak Idarki kiroldegian izan ziren, Antsoain torneoan. Bertan oinarrizko jubenilek eta Senior Absolutu taldeek 5. postua lortu zuten, Cristina Serranok 15.a pilotarekin eta Inko Oruesagastik 3. postua, bai sokako ariketan eta baita uztaikoan.
Horrez gain, apirilaren 12an Xixili torneoan (Bermeon) gure Senior amateur taldea txapelduna izan zen, Uxue Estivariz zintarekin 4.a eta Hernar Garmendia 5. uztaiarekin.
Aipatu baita ere, apirilak 13an, Guadalajaran ospatutako Oinarrizko Espainiako Txapelketan, Inko Oruesagastik brontzezko domina lortu zuela.
Hurrengo topaketa, maiatzak 1etik 4ra izango da Granadan. Bertan, Belabieta oinarrizko jubenilak eta seniorrak Espainiako Txapelketan eta kopan parte hartuko dute.