Belabietako kiroldegian lehiatu dira bertako gimnastak

Martxoaren 16an, Ibarrako Belabieta kiroldegian, Amateur 2. fasea izan zen jokoan.

Bertan Belabietako senior B taldeak 2. postua lortu zuen, jubenil Orixe taldeak 7.a, jubenil Herrikidek 9.a, kadete Anoeta taldeak 5. postua eta kadete Orixek 9.a. Banakako txapelketan Senior Master B mailan, Naroa Bengoetxeak 7.a amaitu zuen mazoekin egin zuen ariketan, guztira (lehengoko fasearen puntuazioa batuta) 3. postua lortuz. Jubenil B mailan, zintako ariketan Maialen Azpirozek 5. postua lortu zuen, June Martinezek 6.a, Uxue Estivarizek 8.a, Uxue Ugartemendiak 10.a, June Vitoriak 12.a eta June Makibarrek 16.a. Ia Belabietako gimnasta guztiak Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira. Zorionak!

Bestalde, pasa den asteburuan, martxoak 22, larunbata, Amateur mailako gimnastek Arrigorriagan jokatutako Harrigarri torneoan parte hartu zuten. Bertan, Leire Bengoetxeak zilarrezko domina lortu zuen pilotarekin eta Henar Garmendiak brontzezkoa uztaiarekin. Maialen Azpirozek zintako ariketan 4. postua lortu zuen eta kadete Orixe taldeak 5.a.

Horrez gain, larunbatean, alebinen 2. fasea izan zen. Belabietako Samaniego taldeak 15. postua lortu zuen eta banakako sailkapenean, sokako ariketan, Alazne Garciak 8.a, Lorea Mugertzak 9.a eta Intza Maritxalarrek 10.a. Hirurak Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira. Zorionak berriz ere!

Belabietako senior absolutu taldeak, Inko Oruesagastik eta Cristina Serranok, berriz, Nazio mailako Oskitxo torneoan (Gasteizen egina) parte hartu zuten, senior taldeak 4. postua lortuz, Inko Oruesagastik 7.a uztaiarekin eta Cristina Serranok 13.a pilotarekin.

Azkenik, igandean, Donostiako Karmelo Balda frontoian, infantil mailako 2. fasea egin zen, eta bertan Belabietako Anoeta infantil taldeak 11. postua lortu zuen.

Aipatu baita ere, gaur Gipuzkoako federatuen txapelketa egingo dela Azkoitiko kiroldegian eta bihar Belabietako gimnastek Peñota eta Itzal torneoetan parte hartuko dutela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!