Zehaazki, Belabietako oinarrizko jubenilak, seniorrak, Cristina Serrano eta Inko Oruesagasti lehiatu ziren eta honako emaitzak lortu zituzten: oinarrizko jubenilak 3. postua, senior taldeak 2.a, Inko Oruesagastik 8.a uztaiarekin eta Cristina Serranok 10.a pilotarekin.
Bestalde, otsailaren 22an, Hernaniko kiroldegian, Benjamín mailako lehenengo topaketa izan zen jokoan. Bertan Belabietako Samaniego, Anoeta H.E. eta Muñagorri taldeek eta bakarkako lanean Ane Arrutik, Kima Tormok eta Jone Martínezek parte hartu zuten benjamin denboraldiari hasiera emanez. Bestalde, igandean, Tolosako Uzturpe frontoian, Tolosa Klubak antolatutako torneoa ospatu zen. Belabietako senior B taldea A mailako taldeekin lehiatu zen eta 5. postua lortu zuen. Jubenil B mailan, aldiz, Orixe taldeak 9. postua lortu zuen.