Belabietako gimnastak eskola mailako txapelketaren lehenengo fasean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko otsailaren 21a

Otsailak 15-16an, Azpeitiko kiroldegian, eskola mailako txapelketaren lehenengo fase ospatu zen. Bertan Belabietako gimnastak parte hartu zuten denboraldiari hasiera emanez.

Alebin B mailan, Belabieta Samaniego taldeak 15. eta Infantil C mailan, Belabieta Anoeta taldeak 18. postua lortu zuen. Norbanako lehiaketan, Alebin B mailan, Irati Urangak 8.a bukatu zuen esku librean, Ilargi Martinek 9. eta Julene Hernandezek 10.
 
Hurrengo topaketa Hernanin izango da, otsailaren 22an. Gure Benjamin taldeek parte hartuko dute eta indibidual mailan Ane Arruti, Jone Martinez eta Kima Tormok esku libreko ariketa egingo dituzte. Jaialdia 17:15ean hasi eta 19:20ean amaituko da.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!