Amateur txapelketaren lehenengo fasea ospatu da

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2025eko otsailaren 14a

Belabietako gimnastek denboraldiari hasiera eman diote.

Otsailak 8an, Bergarako Labegaraieta kiroldegian, Amateur txapelketaren lehenengo fase egin zen. Bertan Belabietako gimnastak parte hartu zuten denboraldiari hasiera emanez. Kadete C mailan, Belabieta Anoeta taldeak 11. eta Belabieta Orixek 12. postua lortu zuten, eta Jubenil B mailan, Belabieta Orixek 8.a eta Belabieta Herrikidek 9.a. Bestaldetik, senior B taldeak 2. postua lortu zuen.
 
Norbanako lehiaketan, senior maaster B mailan, Leire Bengoetxeak 2.a bukatu zuen pilotarekin eta Jubenil B mailan hauek izan ziren emaitzak: Maialen Azpiroz 5., June Makibar 6., Mireia Larreta 7., Uxue Estivariz 8., June Martinez 9. eta Uxue Ugartemendia 14.
 
Hurrengo topaketa Azpeitian izango da, bihar, eta bertan gure alebin taldeak parte hartuko du eta norbanako mailan Irati Uranga, Julene Hernandez eta Ilargi Martinek esku libreko ariketa egingo dute. Igandean, berriz, Belabietako infantil taldeak parte hartuko du.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!