Eider Lasarte, Vitoria Supra Klubaren torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko abenduaren 12a

Abenduaren 6an Supra Vitoria Klubak bere torneoa antolatu zuen Gasteizko San Andres kiroldegian. Bertan Belabietako Eider Lasartek parte hartu zuen, 17. postua lortuz.

Klubetik azaldu dutenez, Lasartek denboraldiko nota onena lortu zuen, «egindako lana erakutsiz». Torneo horrekin denboraldiari itxiera eman diote eta hurrengoari hasiera. 
 
Hori horrela, Belabieta kirol klubak ballet eta gimnasia egitera animatu nahi du. Interesatuak beraiekin harremanetan jarri daitezke belabietagimnasia@gmail.com helbidean edo 621022105 zenbakian.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!