Belabietako gimnasten emaitza esanguratsuak azken lehiaketetan

Gipuzkoako Federazioak omenaldia egin dio Inko Oruesagastiri, 2024an lortutako emaitzengatik.

Belabietako oinarrizko jubenil taldeak Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan parte hartu zuen larunbatean, hilak 9,  Azpeitian, baita Eider Lasartek ere 3. postua lortuz. Bestalde, Gipuzkoako Federazioak omenaldi txikia bat egin zion Inko Oruesagastiri 2024an zehar lortutako emaitzengatik (Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu baitzuen). Igandean, Gasteizeko San Andres kiroldegian Eider Lasartek Euskadiko txapelketan parte hartu zuen, 18. postua lortuz.
 
Hurrengo topaketa Utebon (Zaragoza) izango da, hantxe Belabietako Oinarrizko jubenil taldeak, Eider Lasartek, Inko Oruesagastik eta Cristina Serranok parte hartuko dute.
 
Bestalde, Belabieta kirol klubak Euskalgym estatu mailako torneoan parte hartu zuen azaroaren 2 eta 3an. «Asteburu bizia baina berezia bizi izan duguna», azaldu dute klubetik. Larunbat goizean gogoz lehiatu zuten oinarrizko jubenilak eta akats txiki batzuk izan arren, lan polita egin zuten, hobekuntza nabariak erakutsiz. 13. postua lortu zuten 55 talderen artean.
Igandean Inko Oruesagastiren txanda izan zen eta Gizonezko Open kategorian parte hartu zuen. «Ikaragarria kategoria honetan zegoen maila, hortaz zorionak Inkori lortutako 5. postuagatik eta egindako lan onagatik. Liluragarri egon zen tapizean», azaldu dute klubetik.
 
Hurrengo topaketa larunbatean izango dute, Gipuzkoako txapelketan, bertan Oinarrizko taldeak eta Eider Lasartek parte hartuko dute. Igandean, berriz, Lasartek Euskadiko txapelketan parte hartuko du.
 
Bestalde, aurreko asteburua ere osoa izan zen Belabietako Oinarrizko jubenilentzat. Larunbatean Cmo Tolosa Torneoan parte hartu zuen jubenil taldeak eta egindako lan politagatik  hirugarren postua lortu zuten. Igandean, Eider Lasarte eta jubenil taldearen txanda izan zen, San Andres Torneoan, Eibarko Ipurua kiroldegian. Bertan jubenil taldeak bigarren postua eskuratu zuen eta Eider Lasartek 32. postua lortu zuen estreinakoz sokarekin egindako ariketarekin.
 
Entrenatzaileak oso pozik daude gimnastak egiten ari diren lanarekin. Bestalde, Belabieta kirol klubak eskerrak eman nahi dizkie «bide honetan lagundu duten guztiei».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!