Zilarrezko domina Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko urriaren 25a

Igandean, urriak 20, Leioako Sakoneta kiroldegian Oinarrizko Taldeen Euskadiko txapelketa ospatu zen. Bertan Belabietako jubenil taldeak parte hartu zuen zilarrezko domina lortuz.

Entrenatzaileek gimnastek aste hauetan egin duten lana goraipatu nahi dute. Ondorengoak dira taldekideak: Laida Olazabal, Inko Oruesagasti, Cristina Serrano, Irati Telleria, Olaia Arostegi, Irati Larreta eta Leire Andres.
 
Hurrengo asteburuan bi topaketa izango dituzte: larunbatean, urriak 26, Tolosako torneoa Uzturpe frontoian eta igandean San Andres torneoa Eibarko Ipurua kiroldegian. Azken torneo honetan Eider Lasartek ere parte hartuko du banakako lanean sokarekin.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!