Asteburuan hainbat txapelketa izango dituzte Belabietako gimnastek. Alde batetik, oinarrizko jubenil taldeak larunbatean, maiatzak 18, Santanderren egingo den Espainiako Kopan parte hartuko du. Igandean, Belabietako gimnastek Gasteizen egingo den Itzal torneoan parte hartuko dute; hain zuzen ere, senior B, jubenil B, infantil Anoeta eta Zubimusu taldeek, eta bakarkako lanean Maialen Azpirozek uztaiarekin. Zorte on guztiei!