Senior B taldea Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko maiatzaren 8a

Gipuzkoako Txapelketa izan zen jokoan igandean Tolosako Uzturpe frontoian.

Belabieta Kirol Klubeko gimnastek parte hartu zuten Gipuzkoako Txapelketan eta Senior B taldea Gipuzkoako txapelduna izan zen. Jubenil B taldeak 6. amaitu zuen, Kadete C Herrikide taldea Gipuzkoako txapeldunordea izan zen eta Kadete C Orixe taldea hirugarrena.

Banakako sailkapenari dagokionez, jubenil B mailan Irati Larreta Gipuzkoako txapeldunordea izan zen, pilotarekin 4.a eta zintarekin txapelduna izan ondoren. Uxue Ugartemendia 9. postua lortu zuen, pilotarekin 8.a eta zintarekin 10.a izanik. Mireia Larreta 11.a izan zen pilotarekin, eta Oskarbi klubeko Maialen Mosquero pilotarekin 8.a, eta sailkapen orokorrean 10.a.

Banaka kadete B mailan, Uxue Estivariz 4.a izan zen, uztaiarekin 5.a eta mazoekin 3.a izanik, azken horretan berdinduta. Maialen Azpiroz 6. izan zen, uztaiarekin 8.a eta mazoekin 5.a eginez. June Martinez 10.a izan zen, uztaiarekin eta mazoekin 10. postuan amaituz.

Tolosako II. Topaketa

Bestaldetik, larunbatean Tolosa CF klubak antolatutako II. Topaketa egin zen Uzturpe frontoian ere. Bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak parte hartu zuen, eta 6. postua lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!