Hirugarren postua Oinarrizko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko maiatzaren 2a

Larunbatean, apirilaren 27, Eibarko Ipurua kiroldegian Oinarrizko Gipuzkoako Txapelketa izan zen jokoan. Bertan, Belabietako oinarrizko taldeak eta Eider Lasartek 3. postua lortu zuten.

Hurrengo asteburuan, Tolosako Uzturpe frontoian, Belabietako gimnastek hainbat topaketetan parte hartuko dute. Alde batetik, larunbatean, Tolosa torneoa ospatuko da eta oinarrizko jubenil taldeak parte hartuko du. Bestetik, igandean, Gipuzkoako Amateur Txapelketan Belabietako senior, jubenil, kadete Anoeta eta kadete Orixek hartuko dute parte. Banakako lehian, aldiz, Irati Larreta, Mireia Larreta, Uxue Ugartemendia, Uxue Estivariz eta June Martinezek hartuko dute parte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!