Oinarrizko jubenil taldea Espainiako Kopan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko apirilaren 10a

Pasa den larunbatean, apirilak 6, Euskal Ligaren 2. fasea egin zen Azkoitian. Bertan Eider Lasartek eta oinarrizko jubenil taldeak hartu zuten parte.

Espainiako Kopan izatea zegoen jokoan jubenil taldeko neskentzat, eta 5. postua lortu zutenez Santanderren egingo den Espainiako Kopan izango dira. Eider Lasartek, berriz, 12. postua eskuratu zuen. Zoriondu egin nahi ditugu klubetik badakigulako emaitza hauek lortzea ez dela lan erraza izan eta bide berdinetik jarraitzera animatzen ditugu!
 
Bestalde, apirilaren 11n, Inko Oruesagastik Castellonen egingo den Espainiako Oinarrizko Txapelketan parte hartuko du, eta apirilaren 13an, oinarrizko jubenil taldeak Antsoaingo txapelketan parte hartuko du. Animo, denboraldia aurrera doa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!