Belabietako gimnastak Euskadiko Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko martxoaren 15a

Pasa den asteburuan Belabieta Kirol Klubeko gimnastek hainbat txapelketetan parte hartu zuten.

Larunbatean, martxoaren 9an, Belabietako oinarrizko gimnastek eta Eider Lasartek Euskadiko Ligan parte hartu zuten, 5. eta 13. postuak lortuz. Belabietako benjamin taldeek, berriz, 2. topaketan parte hartu zuten Hernaniko kiroldegian, baita bakarkako lanean pilotarekin Kristina Zubeldia, Jone Martinez, Ane Arruti, Ilargi Martin eta Alazne Garciak ere.

Igandean, aldiz, Beti Aurrera torneoan ondorengo talde eta gimnastek hartu zuten parte emaitza hauek lortuz: Oinarrizko jubenil taldeak 5. postua, Infantil Orixe taldeak 5. postua, Irati Larretak 2. postua eta Uxue Estivarizek 3. postua.

Hurrengo txapelketa martxoak 17an izango da, Azpeitiko kiroldegian ospatuko den Amateur bigarren fasean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!