Senior B taldeak bigarren postua amateur mailako lehenengo fasean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko otsailaren 6a

Pasa den larunbatean, otsailak 3, Bergarako Labegaraieta kiroldegian amateur mailako lehenengo fasea egin zen.

Bertan Belabietako gimnastak parte hartu zuten honako emaitza hauek lortuz:
  • Senior B taldeak 2. postua eta jubenil B taldeak 10.a. 
  • Kadete C mailan, aldiz, Belabietako Orixe taldeak 4. postua eta Herrikidek, berriz, 7.a.
  • Bakarkako lanean, jubenil B mailan Irati Larreta txapeldun izan zen pilotarekin, Mireia Larreta 8.a eta Uxue Ugartemendia 10.a.
  • Kadete B mailan, Uxue Estivariz 6.a, June Martinez 7.a eta Maialen Azpiroz 15.a.
Hurrengo bakarkako topaketa Oskitxo torneoan izango da, Gasteizeko San Andres kiroldegian egingo dena, martxoaren 2an.
 
Bestalde, igandean, benjamin topaketa egin zen Oiartzungo kiroldegian, non Belabietako 3 talde benjaminek eta bakarkako lanean Cristina Zubeldia, Ane Arruti, Ilargi Martin, Jone Martinez eta Alazne Garciak hartu zuten parte.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!