Martxan jarri da Belabieta Kirol Kluba

Irailaren 8an hasiera eman zion 2023-2024 denboraldiari Belabieta Kirol Klubak. Bere helburuak «gimnasiaz gozatzea, talde lana sustatzea eta pantaila gabeko gune bat sortzea» dira.

Denboraldi honetan hauek izango dira eskaintzen dituzten ordutegiak:
  • Txikiak (HH, LH1 eta LH2): Astelehen 16:45-18:15 edo/eta ostiral 17:30-19:00.
  • Benjaminak (LH3 eta LH4): Asteazken 16:30-18:00 edo/eta ostiral 17:30-19:00 (taldeko lana).
  • Benjaminak (LH3 eta LH4): Asteazken 18:00-19:30 (bakarkako lana).
  • Alebinak (LH5 eta LH6): Asteazken 16:30-18:00 edo/eta ostiral 17:30-19:00 (taldeko lana).
  • Alebinak (LH5 eta LH6): Asteazken 18:00-19:30 (bakarkako lana).
  • Infantilak (DBH1 eta DBH2): Astearte eta ostegun 16:30-18:00 edo 17:30-19:00.
  • Infantilak (DBH1 eta DBH2): Astearte eta ostiral 17:30-19:00.
  • Kadeteak (DBH3 eta DBH4): Astearte eta ostegun 17:30-19:00.
  • Jubenilak: Astearte 16:30-18:00 eta ostiral 16:00-17:30.
  • Seniorrak: Astelehen 18:00-19:30 eta ostiral 16:00-17:30.
  • Kadeteak, jubenil eta senior: Asteazken 16:00-17:30 edo/eta ostiral 17:30-19:00 (bakarkako lana).
Norbaiti ordutegia ez bazaio ondo etortzen belabietagimnasia@gmail.com idatzi edo 621 02 21 05 telefonora deitu dezake.
 
Bestalde, igandean, irailak 17, Gasteizeko San Andres kiroldegian, gimnastika erritmikoko udazkeneko txapelketa nazionala egingo da. Bertan Belabieta Kirol Klubeko oinarrizko jubenil taldeak parte hartuko du denboraldiari hasiera emanez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!