Belabietako jubenil B taldeak 7. postua lortu du Euskadikoan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko ekainaren 1a

Pasa den igandean, maiatzak 28n, Las Irlandesas Ikastetxeko kiroldegian (Leioa) Euskadiko jubenil eta senior txapelketa egin zen.

Aipagarria da Jubenil B taldeak denboraldian zehar egin duen lana. Jubenil B taldea Leire Bengoetxea, Alaitz Agirre, Aitana Zubeldia, Uxue Estivariz eta Aitana Manterolak osatzen dute.
 
Hurrengo larunbatean, ekainak 3an, Durangoko Landako Kirolgunean Euskadiko kadete txapelketa egingo da. Bertan, Belabietako kadete B, kadete Herrikide eta kadete Orixe taldeek parte hartuko dute, eta Irati Larreta eta Uxue Estivariz banakako lanean lehiatuko dira pilota eta mazoekin .
 

Egun berean, Belabieta Kirol Klubak Bizirik torneoan (Burgelun) parte hartuko du. Bertan Maddi Iguaran, Inko Oruesagasti, Irati Larreta, Uxue Estivariz, Maialen Azpiroz, June Makibar eta June Martinezek parte hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!