Belabietako Orixe infantil mailako taldea bosgarren Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko maiatzaren 19a

Bergarako Labegaraieta kiroldegian infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa egin zen aurreko larunbatean.

Belabietako Orixe infantil taldeak txapelketa honetarako sailkapena lortu zuen aurreko lehiaketetan eskuratutako emaitzengatik eta asteburu horretan 5. postua eskuratu zuten. Taldeko partaideak Maialen Aranalde, Amane Zabaleta, Maitane Ugartemendia, Elene Bereau, Oihane Malkorra eta Naia Sanchez dira. Aipagarria da talde honen hobekuntza denboraldia zehar.
 
Bestalde, maiatzaren 20an, Azpeitiko kiroldegian, Amateurren Gipuzkoako txapelketa egingo da. Belabieta Kirol Klubetik jubenil B, kadete B, kadete Orixe eta kadete Herrikide taldeak sailkatu dira. Banaka, aldiz, Irati Larreta eta Uxue Estivariz ariko dira lehian.
 
Egun berean, Zaragozako Miralbueno Klubak antolatutako torneoa egingo da, eta bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak parte hartuko du. Oso denboraldi polita izaten ari da eta azken txapelketa eta torneo hauetan egin duten lan guztia erakusteko aukera ona izango dute.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!