Belabieta oinarrizko jubenil taldearen lan ona

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko maiatzaren 6a

Gimnastika erritmikoko taldeak Gasteizeko San Andres kiroldegian egindako Euskadiko Ligaren II fasean parte hartu zuen apirilaren 16an, eta bigarren postua lortu zuen.

Bestalde, apirilak 27tik 30era Santanderren egin den Espainiako Kopan ere parte hartu zuten, 22. postua lortuz. Txapelketa garrantzitsu horretan nahi bezain ondo atera ez bazitzaien ere, oso lan ona egin dute denboraldi osoan zehar.

Gainera, denboraldia borobiltzeko aukera izango dute maiatzaren 7an Gasteizeko Abetxuko kiroldegian egingo den Itzal torneoan, erakustaldia egiteko gonbidatuak izan baitira. Horrez gain, bertan lehiatuko dira Belabietako kadete B eta infantil Anoeta taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!