Belabieta taldekoak infantil mailako bigarren fasean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko martxoaren 31

Pasa den igandean izan zen bigarren fasea, Donostiako Karmelo Balda frontoian.

Bertan, Belabietako Anoeta eta Orixe taldeek parte hartu zuten 14. eta 11.postua lortuz. Hori dela eta, Belabietako Orixe taldea Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu da. Anoetako taldeak sailkapena lortu ez badu ere, oso pozik daude klubetik fase batetik bestera erakutsi duen hobekuntzarekin.
 
Bestalde, asteburu honetan, Belabietako infantil Orixe eta kadete B taldeek Tolosa CF-ko eta Beti Aurrera torneoetan parte hartuko dute. Horrez gain, igande goizean, apirilak 2, Tolosako Uzturpe frontoian Gipuzkoako oinarrizko eta absolutuen txapelketa egingo da eta bertan Belabietako oinarrizko jubenil taldeak parte hartuko du. Belabieta kirol klubetik jendeari gonbidatu die ikustera joateko.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!