Belabietako gimnastak Ibarran aritu dira lehiatzen

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko martxoaren 23a

Pasa den larunbatean, Ibarrako Belabieta kiroldegian Amateur 2. Fasea txapelketa egin zen. Gipuzkoako Federazioak eta Belabieta Kirol Klubak antolatutako txapelketa izan zen, bertan Belabietako kadete eta jubenil taldeek eta bakarka aritzen diren gimnastek parte hartu zuten.

Belabieta kadete herrikidek 2. postua lortu zuen, eta kadete B taldeak 6.a. Kadete Orixe taldeak, aldiz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat zela eta. Bestalde, jubenil b taldea 1. postuan sailkatu zen. Lau talde Hauek Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira. Belabietako kadete indibidualek ere oso emaitza onak izan zituzten. Irati Larreta txapelduna izan zen mazoekin, Uxue Estivariz 5.a, Maialen Azpiroz 7.a, June Martinez 10.a eta June Makibar 15.a. Emaitza hauek direla eta Larreta eta Estivariz sailkatu dira Gipuzkoako txapelketarako.
 
Igandean, berriz, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak Azkoitian ospatu zen Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen. Bertan, 3. postua lortu zuten eta baita Espainiako Koparako sailkapena ere. Beraz, apirilaren 27an Santanderreko Kirol Jauregian egingo den Espainiako Kopan parte hartuko dute. Azkenik, datorren asteburu honetan Belabietako Infantil Orixe eta Anoeta taldeek eskola mailako 2. fasean parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!