Oinarrizko jubenilek seigarren postua Antsoainen

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko martxoaren 16a

Belabieta gimnastika klubeko taldeak Nafarroako Antsoaingo proban parte hartu zuen martxoaren 5ean.

Horrez gain, igandean, martxoak 12, Hernaniko kiroldegian benjaminen 2. topaketa egin zen eta bertan Belabietako 3 taldek hartu zuten parte, Samaniego eta Uzturpe 1 eta 2 taldeek, hain zuzen ere. Asko disfrutatu zuten klubeko txikienek.
 
Hurrengo txapelketei dagokienez, oinarrizko taldeak martxoaren 19an Santanderren Espainiako koparako sailkapena izango du eta amateurrek, berriz, Belabieta Kirol Klubak eta Gipuzkoako gimnastika federazioak antolatutako 2. fasea izango dute Ibarrako kiroldegian larunbatean, martxoaren 18an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!