Oinarrizko jubenil taldeak denboraldiari hasiera eman dio Macarena Milla torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko otsailaren 21a

Larunbatean, otsailak 18, Bermeoko Arene kiroldegian, Xixili klubak antolatutako txapelketa ospatu zen. Bertan, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 3. postua eskuratu zuen, hasiera ezin hobea emanez denboraldi berri honi. 

Inko Oruesagasti, Laia Ortiz, Nagore Imaz, Maddi Iguaran, Olaia Arostegi, Eider Lasarte eta Laida Olazabalek osatzen dute aurten talde hori. Hurrengo topaketa Villa de Ermua torneoan izango da. Bertan, Belabietako jubenil B, kadete b, kadete Orixe eta kadete Herrikide taldeek hartuko dute parte lehiaketan eta erakustaldi moduan infantil Orixe, June Martinez eta oinarrizko jubenil taldeak.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!