Belabietako infantil taldeen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2023ko otsailaren 14a

Igandean, otsailak 12, Donostiako Karmelo Balda Frontoian egindako lehiaketan Belabieta gimnastika erritmikoko taldeko Orixe eta Herrikide infantil taldeek parte hartu zuten.

Infantil Orixe taldea Maitane, Amane, Maialen, Elene, Oihane eta Naiak osatzen dute eta 14. postua lortu zuten. Herrikide infantil taldeak, aldiz, 17. postua lortu zuen eta ondorengo gimnastek osatzen dute: Evelyn, Inge, Henar, Maren eta Iratik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!