Amateur txapelketa eta benjaminen topaketa

Larunbatean, otsailak 4, Bergarako Labegaraieta kiroldegian amateur mailako gimnastek parte hartu zuten. Igandean, benjaminen topaketa ospatu zen Hernaniko kiroldegian. 

Amateur mailako txapelketaren barruan, goizean jubenil B mailako taldeak lehenengo postua eskuratu zuen, talde honetako kideak Leire Bengoetxea, Uxue Estivariz, Aitana Manterola, Alaitz Aguirre eta Aitana Zubeldia dira.

Arratsaldean, berriz, kadete C mailako Orixe taldea bigarren izan zen eta Herrikide hirugarren. Ondorengo gimnastez osatuta daude talde hauek: Aitana García, Irati Artutxa, Nora Kandoutch, Irantzu Echarri, Uxue Echarri, June Vitoria, Naroa Aranalde, Maddi Tejeria, Irati Tejeria eta Ane Irazusta.

Kadete B mailan 5. postua eskuratu zuen ondorengo gimnastek osatzen duten taldeak: Uxue Ugartemendia, June Makibar, Irati Larreta, Mireia Larreta eta Maialen Azpiroz.

Bakarkako lanean, berriz, ondorengo emaitzak lortu zituzten Belabietako gimnastek: pilotarekin Irati Larreta txapeldun, June Makibar zazpigarren, Uxue Estivariz hamargarren, Maialen azpiroz hamaikagarren eta June Martinez hamabigarren.

Benjaminen topaketari dagokionez, Belabietako Uzturpe eta Samaniego taldeek parte hartu zuten eta hurrengo topaketa martxoaren 12an izango dute.

Hurrengo txapelketei dagokienez, otsailak 18an Bermenon Belabietako oinarrizko taldeak kurtso berriko lehenengo txapelketa izango du eta amateurrei dagokienez, otsailak 25ean I Villa de Ermua torneoan parte hartuko dute infantil orixe taldeak eta june martinez-ek, zeinetan oinarrizko taldeak ere parte hartuko duen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!