Batzuentzat amaiera, besteentzat hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2022ko abenduaren 14a

Pasa den asteburuan, Ritmica Vitoria Klubak antolatutako torneoa jokatu zuten Belabieta taldeko oinarrizko taldeko gimnastek. Txapelketa honekin amaiera eman diote denboraldiari. Eskola kiroleko taldeek, aldiz, hasiera eman berri diote ikasturteari.

Larunbatean, oinarrizko jubenil taldea hirugarren postuan sailkatu zen aipatutako torneoan. Igandean, Belabietako bakarkako gimnasten txanda izan zen. Kadete mailan, Irati Larreta txapeldunorde izan zen pilotarekin. Maialen azpiroz seigarren izan zen, Uxue Estivariz zortzigarren, June Makibar hamabigarren eta June Martinez hamahirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!