Belabieta gimnastikaren denboraldi hasiera eta izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa

Pasa den igandean, irailak 25, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 14.postua lortu zuen Gasteiz Hiria txapelketan, 2022-2023 denboraldiari hasiera emanez. Bertan nazio mailako taldeak lehiatu ziren. 

Igande honetan, 11:00etatik aurrera, Gernikako Jai Alai kiroldegian Euskadiko Txapelketako jokatuko da, eta Belabietakoak bertan izango dira.

Bestalde gogorarazi, Belabieta klubean eskolar mailako entrenamenduetan izena emateko aukera dagoela ondorengo herrietan:  Ibarran, Berastegin, Bidania-Goiatzen eta Beasainen. Interesa izan ezkero jarri harremanetan email bidez belabietagimnasia@gmail.com edo telefono zenbaki honetara deituz: 657 71 95 33.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!