Oinarrizko jubenil taldeko gimnastak, denboraldia hastear

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2022ko irailaren 22a

Larunbatean, Ibarrako kiroldegian, Monica Fornier nazioarteko epaileak kontrol bat pasako die Gipuzkoako hainbat talderi, horien artean Belabietako oinarrizko taldeari.

Publiko gabeko ekitaldi bat da, baina epaileak ikuspuntu berri bat ematen die entrenatzaile eta gimnastei eta ariketak zuzentzeko eta hobetzeko balio izaten dute kontrol horiek. Bestalde, igandean, Gasteizko San Andres kiroldegian, Gasteiz Hiria torneoa izango da jokoan. 10:00etan hasiko da eta Belabietako gimnastak tapizera irteten hamargarrenak izango dira. Oinarrizko mailako gimnastez gain, beste kategorietako gimnasta eta taldeek ere parte hartuko dute torneo horretan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!