Gimnastika erritmikoko jaialdia Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2019ko ekainaren 14a

Ostiral honetan, ekainak 14, 17:00etan Belabieta Kirol Klubeko gimnastek kurtso bukaerako jaialdian parte hartuko dute. Aurten 140 gazte eta ume bilduko dira Ibarrako kiroldegian bere dantzak erakusteko. Sarrera dohain izango da.

Belabieta Klubeko gimnastaz aparte beste herri eta ikastetxeetatik ere izango dira tapizean: Lizartza, Berastegi, Berrobi, Samaniego, Laskorain-Sakramentinoak, Orixe, Aralar, Uzturpe eta Herrikide.
 
Erakustaldiaren bukaeran zozketa bat egingo dugu, sarien artean urdaiazpiko hanka bat, La Perla-rako bi sarrera eta Belabietako motxila eta kamiseta izango dira. Jaialdia eta gero, klubeko gimnasta eta gurasoentzat afari-merienda bat antolatu dugu ere.
 
Azkenik gogoratzen dizuegu 2019ko Uda Kanpaina martxan jarri dugula eta oraindik apuntatu zaitezkeela, ekainak 17tik ekainak 21era arratsaldez izango dira saioak (15h-17h) eta ekainak 24tik uztailak 5era goizez (10h-12h). Aste solteetan apuntatu zaitezke eta aste bakoitzak 20euroko prezioa du. Informazio gehiago belabieta_ke@yahoo.es edo 657.719.533 telefono zenbakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!