Belabietako gimnastak, Udaberri Torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2019ko mai. 11a, 12:00
Maiatzak 5ean, Donostiako Karmelo Balda frontoian, Udaberri Torneoaren finala ospatu zen, bertan Belabieta Kirol Klubeko infantil bi taldek eta Lizartzako alebin taldeek parte hartu zuten.

Lizartza Herri Eskolako taldeak 22. postua lortu zuen, Belabieta infantil C1 taldeak 9.a eta Belabieta C2 taldeak 11.a. Belabietako entrenatzaileek gimnasta guztiak zoriondu nahi dituzte kurtso osoan zehar egindako lanagatik.

Hurrengo topaketa, alebin eta infantilen Gipuzkoako Txapelketa izango da. Tolosan ospatuko da maiatzak 11n, Usabal Kiroldegian, eta Belabietako Alaitz Agirrek, Aitana Manterolak, Haizea Telleriak, Nagore Imazek eta Uxue Begiristainek parte hartuko dute.

Bestalde, Uda Kanpaina prest dute Belabieta Kirol Klubekoek. Ekainaren 17tik uztailaren 5era, Ibarrako Kiroldegian, 5 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago eta prezioa 20 euro/astea izango da. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da, lehenengo astea izan ezik, 15:00etatik 17etara izango dela. Informazio gehiagorako 657719533 (Laura) edo 688863363 (Aintzane) zenbakietara deitu.

Belabietako bi gimnasta podiumean

Apirilaren 6an, Irungo Artaleku Kiroldegian, A.D. Irunesa II. torneoa ospatu zen, Belabieta Kirol Klubeko 3 talde eta 4 gimnasta lehiatu ziren.
 
Aipagarria da Haizea Telleriak eta Alaitz Agirrek egindako lana, Haizea uztaiarekin txapeldun izan zen eta Alaitzek pilotarekin 3. postua lortu zuen. Infantil taldea, berriz, 6.a sailkatu zen. Kadete A mailan, Inko Oruesagastik 4. postua lortu zuen eta kadete B mailan Maddi Iguaranek 5.a. K1 taldea 6. eta K2a 7. sailkatu ziren.
 
Giro ezin hobea sortu zuten A.D. Irunesakoek torneoan, Belabieta Kirol Klubak Irunesa zoriondu nahi du egindako lanagatik eta eskertu nahi dio gonbidapena.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!