Udaberri torneoaren lehen fasea, larunbatean, Ibarrako Belabieta kiroldegian

Belabieta Kirol Klubak eta Gipuzkoako Gimnasia Federazioak antolatu dute Udaberri torneoaren lehen fasea.

Ibarrako Belabieta kiroldegian egingo da, larunbatean, eta txapelketa 16:00etan hasiko da eta 21:00ak aldera bukatuko da. Asteburu honetan parte hartuko duten taldeak Belabietako Lizartza Herri Eskolako alebin taldea eta A infantil mailan Belabieta 1C eta 2C taldeak izango dira.
 
Aurreko asteburuan, gimnasia erritmikoko topaketa eta txapelketa ospatu ziren. Larunbatean egin zen benjaminen 1. topaketa Hernaniko Kiroldegian, eta bertan Belabietako talde hauek hartu zuten parte: Uzturpe, Samaniego, Lizartzako Herri Eskola eta Muñagorri. Banakako lanean Usonek uztailarekin hartu zuen parte.
 
Igandean, berriz, B mailako alebin eta infantilek txapelketa izan zuten Donostiako Karmelo Balda frontoian. Belabietako Laskorain alebin taldeak 11. postua lortu zuen eta Herrikide taldeak 12.a; alebin mailan banakako lehiaketan, Uxue Estibarizek 17.a bukatu zuen.
 
Infantil mailan, Belabieta 1 taldeak 3. postua eskuratu zuen eta Belabieta 2k 12.a. Banaka parte hartu zuten gimnastek honako sailkapena lortu zuten: Haizea Telleriak 4.a, Alaitz Agirrek eta Uxue Begiristainek 7.a, eta Laida Balerdik 13.a.
 
Belabieta Kirol Klubak parte hartu zuten gimnasta guztiak zoriondu nahi ditu eta lanean jarraitzera animatu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!